XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

A, ze ergel eta kirtenak zareten...

Zerbait pentsatu beharko.

Baina pen-tsa-tu ondo.

1.MALTZURRA.- Pentsatu?

Eta zer esan nahi du hitz horrek?

2.MALTZURRA.- Neri ez galdetu.

Nik ez dut inoiz entzun.

1.MALTZURRA.- Pentsatu, pentsatu.

Nola pentsatzen da, nagusi?

NAGUSIA.- Aggg!

A ze nolako bikotea!

Pentsatzen da honekin.

(Ukabilka maltzurren buruan)

2.MALTZURRA.- (Burua ferekatuz) Pentsatzeak min ematen dit.

Nahiago dut ez pentsatu.

1.MALTZURRA.- Bai zaila pentsatzea.

Oso gauza gogorra.

(Hirurak batera, ilaran, hasiko dira bueltaka, pentsa eta pentsa.)

(Nagusia gelditzen den bakoitzean besteek berarekin tupust eginen dute)

1.MALTZURRA.- Ideia bat.

NAGUSIA.- Zuk, ideia bat? (Ukabilaz mehatxuka)

Ziur zaude?

1.MALTZURRA.- (Beldurrez kokilduta) Ez... ez... ez.

2.MALTZURRA.- Beste ideia bat.

(Lehengo egoera errepikatuko da)

NAGUSIA.- Badakit, badakit zer egin dezakegun Gabonetan diru dexente ateratzeko.

1.MALTZURRA eta 2.MALTZURRA.- Bai, nagusi?

Esan, esan...

NAGUSIA.- Zer da Eguberrietan gehien saltzen dena?

1.MALTZURRA.- (Luzaroan pentsatu ondoren) Bainujantziak.

(Eszenatokia igeri egiten zeharkatuko du)

NAGUSIA.- A memelo txoriburua!

Nork erosiko luke bainujantzi bat negu gorrian?

Isildu eta pentsatu berriro.

2.MALTZURRA .- Badakit zer den gehien saltzen dena.

Sanferminetako zapigorriak.

(Jota dantzatzen hasiko dira)

NAGUSIA.- Kankailu zozopastela!

Nik bai erosiko dudala zapi bat zure ahoa estaltzeko.

Sanferminak noiz eta Gabonetan.

Isildu eta pentsatu.

Zer da gehien saltzen dena?

Zer izango da, ba?

Jos...